XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste gauza bat ere amaitu da esan zion aitari.

Denbora luzean ez du Chrisek inor irainduko.

Buelta eman eta joan egin zen.

Zaldia biltegira eramaten entzun genuen.

Ez zen handik itzuli.

Baina ez genuen luze itxaron behar izan.

Berehala jakin genuen dena.

Ed Howells, beste baserri txiki batekoa, korrika etorri zen gure etxera.

Wright eta Shipstead lotsatuta zeuden, baina dena jakin nahi zuten, halere.

Non da Shane? galdetu zuen Edek.

Biltegian erantzun zion aitak.

Kontatu al dizue zer gertatu den? galdetu zuen gero Edek.

Txerriak akabatu direla esan digu; lurpean daudela erantzun zion berriro aitak.

Bai, bai, horrelaxe da esan zuen Edek urduri eta bizi.

Fletcheren gizonek ez dute berriz txerri konturik aipatuko.

Ezta gas-ur konturik ere.

Gaur arte ez nuen horrelakorik ikusi.

Hori esan eta eseri egin zen.

Oso urduri zegoen.

Pixka bat lasaitu arte ez zen hizketan hasi.

Gero, dena kontatu zigun.

Graftonen dendan zegoen Ed, zerbait erosten, Shane sartu zenean.

Chris eta Red Marlin, Fletcheren gizona hau ere, saloonean zeuden.

Kartetan ari ziren.

Mantso-mantso sartu zen Shane.

Hura sartu zenean, ordea, saloonean zeuden guztiak isildu egin ziren.

Ez zen hots bakar bat ere entzuten.

Argi zegoen zergatik.

Shane lasai eta hotz zihoan aurrera.

Baina itxura beldurgarria zuen.

Ez Chrisek ez Red Marlinek ez zuten hitzik esan txerriez edo gas-uraz.

Berehala konturatu ziren hura ez zela irainetan hasteko momentua.

Shane barrara hurbildu zen.

Bi botila gas-ur, mesedez eskatu zion Will Atkeyri.

Willek bi botilak ekarri zituenean, bat hartu eta Chrisengana joan zen Shane.

Edari hau zuretzat erosi dut esan zion eta mahai gainean utzi zuen botila, Chrisen aurrean.

Hura isiltasuna saloonean hurrengo segunduetan!.